XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1909. Urtarril-otsailetan, Heriotzaren gaia lantzen du, hamabi figurekin, Bizkaiko Kaperako erdiko arkurako.

Otsailaren azken aldera eta martxoan, Musika eta Oparia gaiak lantzen ditu; azkeneko hau marmolean eskulpitua dago ekaina eta abendua bitartean.

Katedral Berriaren eraikuntza zela-eta lanketa bizia sortuko da Gasteizen, eta tailista- eta eskultore-belaunaldi bat sortaraziko du Modelatu eta Tailako Eskola Praktikoaren inguruan.

Eszedentzia eskatzen du lehiaketa batera, maiatzetik uztailera bitartean, Erromako Akademian pentsiodun izateko plazetara aurkezteko.

Hamabost artista aurkeztu ziren probara Madrilen, eskultura-plaza bakarra eskuratzeko asmotan.

Izangaien artean aurkitzen ziren: Victorio Macho, Ignacio Pinazo, Vicente Navarro eta José Ortells.

Habaila-jaurtitzailea izan zen ariketa gisa landu zuen gaia (Madrideko Arte Ederretako Fakultatean).

Izendapena urte honetako abuztuaren zortzian jaso zuen, eta urriaren batean abiatu zen Erromara, urteko 4.000 lirako esleipen batekin, lau urterako.

Bizi eta lan Akademian egiten du.

1910. Maritxu de Zaballa gaztearen busto bat egin behar du, Mogrobejo-k egin zuenaren oso antzekoa da.

Laster ikusiko dugu kultur ekintza ugarietan sartuta, eta Italian zehar bidaiatzen ere ibiltzen da.

Erroma inguruko landa-aldea ezagutu ondoren, Veneziara lekualdatzen da Urrian.

Entregatua zuen pentsioduntzako bere aurreneko lana, Niso (desagertua), Eneas-en Pendant gaia.

Gaia Virgilio-ren Eneida-tik atera zuen.

Maratoi-korrikalari iaio eta gerrari bulardetsu baten irudia adierazten du.

Moisesek piska bat idealizaturik adierazi zuen haren gorpuzdura sano eta atletikoa.

Hurrengo produkzioa Gizon-Soina izan zen, behin-betiko materia bezala, marmolean zizelatua.

Tortso-sail bilus hauetan ez dago ez bururik ez hanka eta besorik, eta anatomiazko xehetasunik txikienak ere lantzen zentratzen du bere egitekoa, batek esango luke, asmo verista klasiko batekin eginak daudela beren nozio kreatzaileagatik (Sanchez Mazas-ek soneto bat eskaini zion tortsoari, hau moda greziarrari esleituz).

Motibazio greziarreko ildo beretik, segidan, Emakume dantzaria eta sofista sortzen da, Perikles-en garaietan enmarkatua; haren edertasun pertsuadigarria marmolera eramango da karga sinboliko sotil batean basiturik.

Burua marmoletik kanpora ateratzen da, eta bere eskuan apoiaturik pentsati agertzen zaigu, introspekzio-karga handi batekin.

1911. Greziako Hetaira marmoletik ateratzen ari dela, Erromako Nazioarteko Erakusketan parte hartzeko prestatzen da, eta Gizon-Soina (1910) bidaltzen du hara, Botticino marmolean egina; gertu ibili zen sari bat lortzeko horrekin.

Emakume-Burua (1910-1911) ere erakutsi zuen; Hetaira-ren beste bertsio bat erakusten du honek eta berebat marmolean egina dago; eta Leucade-ren saltoa izeneko bilusik fenemino bat, Seravezzia-ko marmolean zizelatua.

Ekainean Florentzia, Fiesole, Pistoia, Siena eta Pisa-ra joaten da.

1912. Maiatzean, Madrideko Erakusketa Nazionalera bidaltzen du bere estatua garrantzitsu eta enblematikoenetako bat Leukade-ren saltoa, eta Lehen Domina aterako du beragatik.

Pieza hau, urte batzuk geroago (1925) Madrideko Arte Ederretako Zirkuluak erosiko du, Antonio Palacios arkitektoak kontseilaturik.